48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BAKAIKU

Autotaxi lizentziarako deialdi publikoa

Alkatetzaren 2005eko apirilaren 21eko ebazpenaren bidez, Bakaikuko alkate udalburuak ebatzi du hasiera ematea taxirako udal lizentzia adjudikatzeko prozesuari.

DEIALDIKO OINARRIAK, ARAU GISA BAKAIKUKO AUTOTAXIEN ZERBITZU PUBLIKOAREN ERREGELAMENDUAN

1. Helbidea herri honetan daukaten pertsona fisikoek bakarrik eska dezakete autotaxirako udal lizentzia, bertan eskaera egin baino bi urte lehenagotik gutxienez bizi badira.

2. Lizentziarako eskabidea Bakaikuko Udalari zuzenduko zaio. Hartan eskatzaileak adieraziko du baduela erregelamendu honen xedapen guztien berri eta onartzen dituela. Horrekin batera agiri hauek ere aurkeztuko ditu:

1._Behar den motako ibilgailuentzako gidabaimena, agintaritza eskudunak emana.

2._Udalaren erroldatze-agiria, egiaztatzen duena eskatzaileak badaramatzala biztanleen erroldan sarturik bi urte gutxienez, eskabidea aurkezten duen egunetik atzera kontatzen hasita.

3._NANaren fotokopia.

4._Hiru argazki, nortasun agirirako tamainakoak.

5._Zinpeko aitorpena, gidabaimena kentzeko zehapena sekula jaso gabea dela dioena, ez administrazio prozeduran ez zigor arlokoan.

6._Beste edozein agiri, indarra duen legeriarekin bat.

Eskatutako baimena lortuz gero, onuraduna behartuta egonen da, jakinarazpen egunetik hasi eta gehienez ere hilabeteko epearen barrenean, honako agiri hauek aurkeztera:

a) Zerbitzua eginen duen ibilgailuaren zirkulazio baimena, bost urte baino gutxiagoko antzinatasuna duena.

b) Hirugarrenen eta garraiatutako lagunen aldeko kalteen erantzukizun mugagabearen aseguru poliza.

Aipatu epean agiri horiek auzkeztu ezean, kontzesioa iraungitzat joko da, eta berriz ere lehiaketa publikorako deialdia eginen da, arestian adierazitako prozedura erabiliz.

3. Lizentziaren bat hutsik gelditzen bada, Udalak xedatutakoaren arabera beteko da, huts hori Udal honen iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko den ediktuaren bidez iragarri ondoan, hilabeteko epean. Ediktu horretan deialdi publikoaren baldintzak zehaztuko dira, aurreko artikuluko baldintzak betetzen dituzten izangaiek lizentzia huts hori eskatu ahal izan dezaten.

Artikulu honek aipatzen dituen plaza hutsak 9. artikuluan zehazten den baremoan oinarriturik esleituko dira.

4. Udalak honako hauen gaineko azterketa eginen die lizentzia eskatzen dutenei:

a) Erregelamendu hau eta autotaxien zerbitzuari buruz indarra duten araudiak, Nafarroakoa eta/edo Estatukoa.

b) Herria eta inguruak; hurbileko leku edo herrietara joateko bideak; Foru Komunitateko administrazio egoitzetara, laguntza zentroetara eta ospitaleetara nahiz beste zerbitzu interesgarrietara joateko bideak.

c) Ibilgailuaren mekanika, zirkulazio seinaleak eta trafiko arauak.

d) Osasun azterketa. Herriko osasun zerbitzuek osasun azterketa eginen diete izangai guztiei.

Proba egiteko eguna eta ordua interesatuei bakarrik jakinaraziko zaie.

Bakaikun, 2005eko apirilaren 21ean._Alkatea, Javier A. Anda Landa.

Iragarkiaren kodea: L0510355