48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

SAN ADRIAN

Funtzionario bihurtzeko prozesua

San Adriango Udalak, 2005eko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehenbizikoa._Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzea, eragina 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera izanik (Ricardo Ariño Mendibil jaunarentzat izan ezik, harentzako eragina lanera itzultzen den egunean hasiko baita), ondotik aipatzen diren Udal honetako lan-kontratudun finkoak, hala San Adriango Udaleko funtzionario bihur daitezen, nork bere egoera duela:

1._María Victoria Ayensa Resano andrea: puerikulturako laguntzailea; D maila; antzinatasuna: 97.09.1; gradua: 2.

2._Martín Heras García jauna: peoi espezialista; D maila; antzinatasuna: 98.10.23; gradua: 1 (2. gradua 05.05.23an).

3._Marco Antonio Gurpegui Sánchez jauna: bigarren mailako ofiziala; D maila; antzinatasuna: 93.09.1; gradua: 2.

4._Ricardo Ariño Mendibil jauna: kirol koordinatzailea; B maila; antzinatasuna: 99.01.25; gradua: 1 (2. gradua 05.08.25ean) Borondatezko eszedentzian 2004ko martxoaren 23az geroztik (alkate udalburuaren martxoaren hogeita hiruko 32/2004 ebazpenaren bidez), eta 2005eko irailaren 23ra bitarte, egun horretan itzuli beharko baitu lanera, eta hortik aurrera izanen du eragina hemen aipatzen den funtzionario sartze honek. Baldin eta 2005eko irailaren 23an itzultzen ez bada San Adriango Udaleko kirol koordinatzaile lanpostura, Udal honetako funtzionario izaera galduko du.

Bigarrena._Lehenbiziko puntuan aipatzen diren langileek jarraituko dute lehendik aplikatzen zitzaien gizarte segurantza eta aurreikuspeneko sistemarekin eta lehen ari ziren lanpostu berean atxikita.

Hirugarrena._Borondatezko eszedentzian dagoen Ricardo Ariño Mendibil jaunari ohartarazten zaio ezen, 2005eko irailaren 23an itzultzen ez bada kirol koordinatzaile lanpostura, Udal honetako funtzionario izaera galduko duela.

Laugarrena._Ondotik aipatzen diren Udal honetako langileen eskabideak ezestea, eta, beraz, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzea ukatzea:

_José Emilio Vicente Sádaba jauna (erregistroko sarrera zenbakia: 1830/04, abenduaren 14koa). Ukatzeko arrazoia: langile finko bihurtu delako, era horretan bere lanpostura iristeko funtzio publikoan sartzeko legezko prozedura erabili gabe.

_M.ª Jesús Navarro Resano andrea (erregistroko sarrera zenbakia: 1859/04, abenduaren 21ekoa). Ukatzeko arrazoia: langile finko bihurtu delako, era horretan bere lanpostura iristeko funtzio publikoan sartzeko legezko prozedura erabili gabe.

_Aurora Pérez Zurbano andrea (erregistroko sarrera zenbakia: 1865/04, abenduaren 22koa). Ukatzeko arrazoia: langile finko bihurtu delako, era horretan bere lanpostura iristeko funtzio publikoan sartzeko legezko prozedura erabili gabe.

Bosgarrena._Erabaki hau jakinaraztea, banan-banan, eskabideak aurkeztu dituzten interesatuei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Seigarrena._Erabaki hau igortzea Udaleko Kontu-hartzailetzara, bai eta J.M. Luri eta E. León aholkulariei ere, behar diren ondorioetarako."

San Adrianen, 2005eko martxoaren 7an._Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0504337