48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

624/2005 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 86 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta izendatzen da María Jesús Pérez Lafuente andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Erregistro eta Langileriaren Bulegoko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 22ko 624/2005 Ebazpenaren bidez, María Jesús Pérez Lafuente andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Erregistro eta Langileriaren Bulegoko buru izendatu du, merezimendu lehiaketaren ondoren, sei urte naturalerako, karguaz jabetzen den egunetik hasita.

Deialdia 2003ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 23an.

Iruñean, 2005eko martxoaren 22an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0510153