48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Baztango Udalak, 2005eko martxoaren 18ko osoko bilkura arruntean, besteren artean, ondokoa erabaki zuen EGKko 2. puntuan:

Hasiera batez onestea, betiere behin betiko onespenari buruz aurreiritzirik eman gabe, Baztango Udal Planeko aldaketa puntuala, Urtelor, S.L. enpresak sustatu duena, Irigaray eta Vaillo jaun arkitektoek 2004ko martxoan erredaktatutako proiektuaren arabera, zeina kasurako ireki den espedientean baitago; aldaketarekin Arraiozko katastroko 187, 204 eta 205. lurzatietan zerbitzu poligono bat sortzea proposatzen da.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 79. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon (Baztan), 2005eko apirilaren 7an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0510638