48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IBARGOITI

Hamasei urtetik beherako seme-alabak izan eta Ibargoitin bizi diren familiendako laguntzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2005eko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hamasei urtetik beherako seme-alabak izan eta Ibargoitin bizi diren familiendako laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Ibargoitin, 2005eko martxoaren 2an._Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0504204