48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BEIRE

Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzako aldaketa behin betiko onetsirik

Beireko Udalak Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko nahiz hango zerbitzuak hartzeko tasak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2004ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran.

Jendaurrean egon da 30 egunean eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsirik gelditu da delako aldaketa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Udal ordenantza horretako 11. artikuluaren idazketa berria honako hau da:

"Hilobien kontzesioa hamar urterako, hona hemen tarifak:

a) 100 euro, Beiren erroldatuta daudenentzat.

b) 600 euro, erroldatuta ez daudenentzat."

Argitara ematen da orok jakin dezan eta aipatutako Foru Legearen 325. artikuluak ezarritako ondorio guztietarako.

Beiren, 2005eko martxoaren 10ean._Alkate udalburua, Sergio Fresán Oroz.

Iragarkiaren kodea: l0504187