48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZAGRA

Udal Planeko aldaketa hasiera batean onetsirik

Azagrako Udalak, 2005eko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Plana aldatzeko espedientea, lurzoru urbanizagarriko banaketa eremua ezarri eta han, Las Esparadas aldean, nekazaritzako biltegiak eraikitzeari buruzkoa; Construcciones Ricer, S.L.k sustatu du.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluari dagokionez 70. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da, jendea hartzeko orduetan, eta egoki juzgatzen diren nahi beste alegazio aurkeztu.

Azagran, 2005eko martxoaren 8an._Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: L0504080