48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURCHANTE

2005eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten ordainarazpenen ordenantzetako aldaketak behin betikoz onetsirik

Udalak, 2004ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen jarraian azaltzen diren ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketak, 2005eko ekitaldirako.

Aldaketa horien hasierako onespena 2005eko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 14an, eta 30 egun balioduneko epea inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, behin betikoz onetsirik gelditu dira. 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haien testua osorik argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

A._TASAK

1._Agiriak prestatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Inprimakiak. Denak, bereizketarik gabe: 0,2 euro.

Ziurtagiriak. Denak, bereizketarik gabe: 1,5 euro.

Kontribuzioetako altak eta bajak, eta gisakoak: 1,5 euro.

Arma txartelak: 10 euro.

Fotokopiak, alde bakar batetik: 0,1 euro.

Fotokopiak, bi aldeetatik: 0,2 euro.

Sinadurak egiaztatzea eta agiriak konpultsatzea:

Tarifa bakarra. Agiriaren bi aldeetatik: 1,5 euro.

Nafarroako Gobernuaren lurzatien zedulak: 2 euro.

Establezimendua irekitzeko lizentziari lotu gabeko jardueretan aritzeko lizentziak: 52 euro.

Eraikinak ikuskatzea, lerrokadurak eta sestrak seinalatzea eta mota guztietako ikuskapenak, alderdi batek eskaturik: 52 euro.

2._Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

A) 60.101,21 eurorainoko aurrekontua duten establezimenduetarako: 135 euro.

120.202,42 eurorainoko aurrekontua duten establezimenduetarako: ehuneko 0,255.

300.506,05 eurorainoko aurrekontua duten establezimenduetarako: ehuneko 0,380.

601.012,10 eurorainoko aurrekontua duten establezimenduetarako: ehuneko 0,505.

601.012,10 eurotik goitiko aurrekontua duten establezimenduetarako: ehuneko 0,630.

B) Berritik paratzen diren baina irekitzeko lizentzia lortzeko jarduera sailkatuen espedientea aldez aurretik tramitatzea behar ez duten establezimenduetarako, haien aurrekontuak 60.101,21 eurotik goiti egiten ez badu: 62 euro. 60.101,21 eurotik goiti egiten badu, A atalarekin bat ordaindu beharko da.

C) Lokalez aldatzea:

A) atalarekin bat ordaindu beharko da haiengatik, lehen aldiz paratzen balira bezala.

D) Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.

a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratutako establezimenduen tarifa berberak ordainduko dira.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutienez 62 euro A) ataleko kasuetarako eta 12,50 euro B) kasuetarako.

E) Negozioaren titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

Lehen aldiz paratzen diren establezimenduen tarifa berberak izanen dituzte, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barnean egiten denean salbu, kasu horretan 19 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen pagamendutako.

3._Erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza

I. epigrafea._Zangak irekitzea.

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino tikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:

I.1.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 3,10 euro.

I.1.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 1,55 euro.

Zangak higiezin bat eraikitzeagatik edo EIOZ ordaindu behar izan duten bertzelako obrak egiteagatik ireki behar badira, haren barrenean sartutzat joko dira. Ordainketatik salbuetsirik daude hornidura edo saneamendu sisteman edo herri argietan matxura gertatzeagatik irekitzen direnak.

I.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 0,80 euro.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro luze bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:

I.2.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 7,00 euro.

I.2.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 3,10 euro.

I.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 1,25 euro.

4._Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza _ 2005. urtea

Banakoendako:

Pentsiodunak: 13,50 euro.

4tik 9 urtera arte: 16,50 euro. Familia larriak 13,20 euro.

10etik 15 urtera arte: 28 euro. Familia larriak 22,40 euro.

15 urtetik goitikoak: 33 euro. Familia larriak 26,40 euro.

Familiendako:

Senar-emazte erretiratuak: 16,50 euro.

Senar-emazteak: 48,5 euro. Familia larriak 41 euro.

Sarrerak:

10 urtetik behetikoak: 1,60 euro. Familia larriak 1,10 euro.

10etik 15 urtera arte: 2,10 euro. Familia larriak 1,70 euro.

15 urtetik goitikoak: 3,20 euro. Familia larriak 2,60 euro.

Oharrak:

1. Familia larriak dira 25 urtetik beheitiko gutienez ere hiru seme-alabak dituztenak, eta bi izanik horietariko bat minusbaliatua dutenak gutienez ere ehuneko 33ko minusbaliatasun aitortua duela.

2. Uda garaian umeordetzan aldi baterako hartzen diren haurrak ere famili unitateko kidetzat hartuko dira, eta haurra etortzen den egunetik aitzina egokituko da familiaren bonoa.

5._Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantza

I.1. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

a) Herriko bestetan: 4,5 euro metro karratuko.

b) Gainerakoan: 2,20 euro metro karratuko.

I.2. Bestetako postuak eta barrakak:

Orokorrean, denek 25 euro egunean.

Bereziki, talka egiteko autoek eta gisakoek 550 euro besta egun guztiengatik.

I.3. Kalez kaleko merkatuak:

Osasun arrazoiengatik, debeku da elikagairik saltzea.

Astean behin baizik ez dira eginen, ortziraletan zehatz-mehatz, eta nahitaez Triunfante karrikan egonen dira, 6 metro lineal dituzten lurzati aitzinetik mugatuetan. Tarifak egunean 13 euroko kuota bakarra izanen du.

Horrela nahi dutenek aukera izanen dute urteko bonoa ordaintzeko, 450 euroan; horrek urte osoan lekua erreserbatzea dakar.

I.4. Eremu publikoa obretarako okupatzea:

Lehen-lehenik argitu behar da ahal dela galarazi behar dela karrikak osorik okupatzea. Aldiz, ezinbertzezkoa bada, okupazio hori arautuko da eta, kasuan kasuko inguruabarrei begira, kuota berezia ordaindu beharko da, okupazio arruntarekiko proportzioa gordeko duena. Pasatzeko lekua uzten duena da okupazio arrunta, eta horren aldera kuota bakarra ordainduko da, karrikaren zer portzentaia okupatu duen kontuan hartu gabe: egunean 3,5 euro.

6._Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

I. epigrafea._Ibilgailuen sarbidea.

Ibilgailuen sarbidea: 0 pezeta (0).

II. epigrafea._Lekua erreserbatzea.

Prezioa urtean 35 euro izanen da, Udalak ordaindu dutenei ematen dien bereizgarria paratu eta gero.

7._Murchanteko hilerrian nitxoak alokatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala

I. epigrafea (bakarra)._Nitxoak alokatzeko, haien artean inolako bereizketarik egin gabe, hona prezioa: 500 euro bakoitzak, 30 urtetarako, luzatzen ahal bada ere, biok bat etorrita, epe bererako eta prezio berean.

8._Udalaren eraikin, lokal eta instalazioen eta bertako zerbitzu berezi batzuen erabilpena arautzeko eta horren aldera prezio publikoak ezartzeko ordenantza

a) Herriko etxea, eskolak, kiroldegia, erretiratuen kluba, La Paz karrikako lokalak eta gisakoak erabiltzeagatik:

Irabazi asmorik gabeko jardueretarako: "zero" kuota.

Irabazi asmoa duten jardueratarako, kasuan-kasuan aztertuko da.

Azken kasu horretan formula hau hartuko da kontuan Udalaren eraikin, lokalak eta instalazioak ordubetean erabiltzeko prezio publikoa kalkulatzeko: eskolaurtearen prezioa ikasle eta hilabete kopuruarekin biderkatu, horren emaitza emandako ordu kopururarekin zatitu eta emaitza hori bider lau egin.

b) Udal baskula: automatizatutakoan, ondoko prezioak izanen dira:

10.000 kilogramo bitarte: 1,20 euro.

10.000 kilogramotik goiti: 2 euro.

c) Ezkontza zibilak Herriko Etxean egitea:

70 euroko kuota.

Ospakizun horretarako ordutegia: astelehenetik ortziralera, 8:00etatik 14:00etara; larunbatetan, 8:00etatik 13:30etara.

110 euroko kuota larunbat arratsaldeetarako, 19:00etatik 20:30etara.

Ordutegi horretatik kanpora gelditzen dira, beraz, arratsalde guztiak, igandeak eta jaiegunak.

Zenbateko horiek aitzinetik kobratuko dira.

d) Bestetako programa iragarkietarako erabiltzea:

Orrialde osoa: gutienez ere 44 euro.

Orrialde erdia: gutienez ere 28 euro.

Orrialde laurdena: gutienez ere 14 euro.

e) Zinegotziek, alkatea barne, eta Udaleko langileek Udalaren aferetarako egiten dituzten bidaiak ordainduak izanen dira, honela:

Bidesari bakarra, egunean 25 eurokoa.

Nork bere autoa erabiliz gero, kilometroko ordaina Nafarroako Gobernuak urtero ezartzen duenaren araberakoa izanen da.

9._Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen gaineko tasak arautzen dituen ordenantza

I. epigrafea (bakarra)._Ikustaldiak, ofizioz, alderdi batek eskaturik ala salaketak eraginak izan, alor hauetan ezarritakoaren ondorioz: jarduera sailkatuak, eraikinen ikuskapena beren segurtasun neurriei dagokienez, aurri espedienteetako ikustaldiak, Udalaren ondarean kalteak egin ote diren frogatzekoak, obra lizentzien ondoriozkoak eta oro har hirigintzakoak, eta toki entitate honen ordenantza guztiek, udal erabakiek eta legezko nahiz erregelamenduzko gainerako xedapen aplikagarriek ezarritako arrazoiengatikoak:

Gutieneko ikustaldia: 2 lanordu, arkitekto, aparejadore, peritu edo antzeko batena, 80 euro.

Lan gehiago behar bada, ordu bakoitzagatik: 40 euro.

10._Obra-hondakindegia erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Obra-hondakinak kopuru tikietan eta dohanik baizik ez dira botatzen ahal, Erriberako Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateak hilerriaren aldean ezarritako edukiontzietan.

Horiek oker erabiltzeak 300 euroko isuna ekarriko du.

Gainerakoetan Culebreteko hondakindegira eraman beharko dira.

11._Murchanteko Udalaren herrilurretako larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza

8. artikulua. Bazkalekuen balorazioa.

La Torreko bazkalekua: 9.572 euro, hau da, 2,9615682 erreguko, 3.232 erregu baitira eta ez baita kendurarik egiteko biderik, Juan Pablo Escudero Arévalo jaunaren larreak pribatuak izanik.

Monte de las Viñasko bazkatokia: 13.505 euro, hau da, 2,3976369 euro erreguko, 5.633 erregu baitira.

Asprasko lotea: 5.038 euro, hau da, 3,9918618 euro erreguko, 1.262 erregu baitira.

12._Laborantzako herrilurrak aprobetxatzeko tasak arautzen dituen ordenantza

d) Udal honen gainerako herrilur guztiak, beren egitura, egoera, kalitatea eta azalera urria dela-eta, ez dira laborantzarako erabiltzen ahal batere, eta finka mugakideen azalera handitzeko edo nekazaritzarako ez diren finketarako baizik ez dira eskatzen. Hori dela eta, maiz, desafektatu eta haien "erabilpenaren lagapena" egiten da. Prezio hauek daude indarrean:

Nekazaritzarako bakarrik: 0,06 euro/metro karratua.

Nekazaritza hutsaz haratako xedeak (hala nola, finka mugakideen azalera handitzeko edo irteerak lortzeko bideetara, etab.): 0,15 euro/metro karratua.

Honelako xedeetarako: eraikuntza, biltegiak, industriak, aziendategiak edo gisakoak: 0,60 euro/metro karratua.

13._Zirkulazioaren gaineko ordenantza

27. artikulua. Alkateak zehatuko ditu ordenantza honen kontrako arau-hausteak, zenbateko hauen araberako isunak paratuz:

Arinak, 30 euro.

Larriak, 60 euros.

Oso larriak, 120 euros.

Arinen, larrien eta oso larrien sailkapenerako, isuna paratu duen agintaritzak zer ezarri duen, harexeri begiratuko zaio.

14._Musika Eskolako tasak

Tarifen eranskina Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan parte hartzeagatik. 2004-2005 ikasturtea.

Matrikula irakasgai bakoitzeko: 15,03 euro/urtea.

Hastapena: 10,00 euro/hilabetea.

Musika Hizkuntza, 1. mailatik 4.era: 14,00 euro/hilabetea.

Musika Hizkuntza, 5. maila: 12,00 euro/hilabetea.

Musika tresnak:

Lehen maila: 21,50 euro/hilabetea.

Bigarren maila: 24,50 euro/hilabetea.

Hirugarren maila: 24,50 euro/hilabetea.

Laugarren maila: 26,00 euro/hilabetea.

Borzgarren maila: 28,00 euro/hilabetea.

Helduak: 33,00 euro/hilabetea.

Tarifa hauek 2004ko urritik 2005eko ekainera aplikatuko dira, Musika Eskolako ikasturtearekin batean.

B._KARGA-TASAK

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,30.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,76.

JEZ: ehuneko 40.

EIOZ: karga-tasa, ehuneko 3,70.

Tasa, ehuneko 0,15.

Gainbalioa:

Zerga tasa: ehuneko 10.

5 urte arte: 2,3.

6tik 10 urte arte: 2,2.

11tik 15 urte arte: 2,10.

16tik 20 urte arte: 2,10.

Murchanten, 2005eko otsailaren 28an._Alkate udalburua, Jesús Aguado Simón.

Iragarkiaren kodea: L0504068