48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

36/2005 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Garraio zuzendari nagusiak emana, Eugi eta Iruña bitarteko erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraioaren zerbitzu publiko erregular finkoaren kontzesioa eskualdatzeko baimena ematen duena.

Antonio Vide jaunak, La Montañesa, S.L.L. enpresaren izenean, hori baita Eugi eta Iruña bitarteko erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraioaren zerbitzu publiko erregular finkoa emateko kontzesioaren hartzailea, eta Tomás Artieda Soto jaunak, Ativar, S.L. enpresaren izenean, baimena eskatu dute aipatutako zerbitzu erregularra azken enpresa horri eskualdatzeko.

1957ko martxoaren 30ean, Nafarroako Garraio Batzordeak, Foru Diputazioaren ordezkari gisa, Eugitik Iruñera bidaiariak, ekipajea eta enkarguak garraiatzeko behin betiko kontzesioa La Montañesa, S.L.L. enpresari esleitu zion.

Garraio eta Komunikazio zuzendari nagusiak, maiatzaren 14ko 456/2002 Ebazpenaren bidez, baimena eman zuen Eugi eta Iruña bitarteko erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraioaren zerbitzu publiko erregular eta finkoa emateko kontzesioaren berritze subjektiboa egiteko, La Montañesa, S.L.L. enpresaren alde.

Ikusirik Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuaren txostena, non adierazten baita arlo horretarako indarrean dagoen araudian, hots, Lurreko Garraioen Antolamenduaren Legean eta horren Erregelamenduan, ezarritakoa betetzen dela eta, horrebestez, bidezkoa dela eskatutakoa onartzea.

Erregelamenduzko tramiteak eginik eta aplikagarri diren gainerako xedapenak beterik, ekainaren 27ko 150/1984 Foru Dekretuaren bidez departamentu honek dituen eskumenei jarraikiz, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 2ko 207/2004 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa._Baimena ematea Eugitik Iruñera bitarteko erabiltzaile guztiendako bidaiari-garraioaren zerbitzu publiko erregular finkoaren kontzesioa Ativar, S.L. enpresari eskualdatzeko.

Bigarrena._Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera, kontzesioaren iraupena hasiera batean finkatutakoa bukatu artekoa izanen da eta, betiere, 2007ko maiatzaren 8a arte.

Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita hilabeteko epean, enpresak 132,00 euroko bermea utzi beharko du Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren eskura.

Laugarrena._Kontzesioaren eskualdaketa egin eta hilabeteko epean Lurraldearen Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari jakinarazi beharko dio zein ibilgailu izanen den lan hari atxikita.

Bosgarrena._Zerbitzu erregular honen kontzesioaren lagapena eskritura publiko batean formalizatu beharko da.

Seigarrena._Ebazpen hau Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta La Montañesa S.L.L. eta Ativar, S.L.enpresei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zazpigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko otsailaren 21ean._Garraio zuzendari nagusia, Jesús María Odériz Echevarría.

Iragarkiaren kodea: F0503541