48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

431/2005 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Goi-hornidura. 2. fasea (Mendaurreko soluzioa)" izeneko proiektuaren aldaketa behin betikoz onesten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 12ko 53/2005 Ebazpenaren bidez, "Goi-hornidura. 2. fasea (Mendaurreko soluzioa)" izeneko proiektuaren aldaketak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion eta jendaurrean jarri zituen, hamabost egunez, bai proiektua, bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Aipatu epea alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezko da proiektuaren aldaketa behin betikoz onestea.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Goi-hornidura. 2. fasea (Mendaurreko soluzioa)" izeneko proiektuaren aldaketa behin betikoz onestea.

2. Foru agindu hau Iturengo eta Zubietako udalei jakinarazea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Iturengo eta Zubietako herriko-etxeetako iragarki oholetan argitaratzea. Horrekin batera adierazten zaie administrazio publikoek ez beste interesatu guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan".

Iruñean, 2005eko martxoaren 9an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0504389