48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

100/2005 FORU AGINDUA, apirilaren 7koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuaren eta Akitaniako Eskualdeko Kontseiluaren arteko Mugaz gaindiko Lankidetza Hitzarmenean ezarririko Lankidetza Funtsaren kargura diren laguntzetarako dei egiten duena.

2000ko uztailaren 9an Akitaniako Eskualdeko Kontseiluko eta Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariek mugaz gaindiko Lankidetzarako Hitzarmen bat izenpetu zuten.

Hitzarmen horretako 2. artikuluan Lankidetza Funtsa da aipagai, bi eskualdeetarako interesgarritzat jotzen diren proiektuak finantzatzeko.

Hitzarmena garatzeko "Akitaniaren eta Nafarroaren arteko mugaz gaindiko lankidetzarako hitzarmena" izeneko 123002-13100-7709-145100 kontusaila sortu da 2005erako gastu aurrekontuan. 320.000 euro ditu.

Hori horrela, Kanpo Ekintzarako Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Deialdi honen xedea laguntzak emateko araubide bat ezartzea da; hain zuzen ere, Nafarroako Foru Komunitateko entitate edo pertsona fisiko eta juridikoek, publiko zein pribatu, Akitaniako Eskualdeko entitate edo pertsona fisiko edo juridikoekin, publiko zein pribatu, mugaz gaindi egiten dituzten lankidetza proiektuetarako.

2. artikulua. Eskatzaileak.

1. Laguntzak eskuratu nahi izanez gero, eskatzaileak _pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke, bai publikoak bai pribatuak_ baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Pertsona juridikoak izanez gero, helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatean izatea, eta pertsona fisikoak izanez gero, foru eskualdean bizitzea, bi kasuetan 2004ko urtarrilaren 1aren aurretik. Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren babesean eratu Elkarteek, helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo badute ere, deialdi honen xedeko laguntzen onuradun izan daitezke baldin eta, estatutuetan onarturik, parte hartzeko organoz hornitutako delegaziorik badute Nafarroan.

b) Proiektuko partaide bat aurkeztea, helbidea Akitaniako eskualdean duena.

c) Zerga guztiak eta Gizarte Segurantzarekiko zorrak kitatuak izatea.

2. Eskatzaile bat baino gehiagok proiektu bakar bat aurkeztuz gero, hau eskatuko da:

a) Bakoitzak proiektuan duen partaidetza zehaztea, bai eta bere jarduerari dagokion aurrekontua ere.

b) Titularkideek partaide-hitzarmen batean beren arteko bat izendatu beharko dute proiektuaren ordezkari izateko administrazioen aurrean eta bertan jasoko dute izendatuaren konpromisoa, jasotzen dituen funtsak partaideen artean banatzekoa.

3. artikulua. Laguntza jaso dezaketen proiektuak.

1. Kofinantzazioa lortu ahal izateko, aurkezten diren lankidetza proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) 2005ean ekintzak honako arlo edo ardatz hauetako baten edo batzuen inguruan garatzea:

Bat._Goi mailako irakaskuntza, ikerketa eta teknologia zentroak: ikerketa aplikatua eta teknologien transferentzia, bekadun eta ikertzaileen trukaketak eta batera bi eskualdeetan diplomatuak izanen direnak prestatzea.

Bi._Ekintza ekonomikoa-Berrikuntza teknologikoa: teknologia berrietan inbestitzea (informazio eta komunikazio teknologia berriak barne), esportaziorako taldeen osaera bultzatzea, industri produktu berriak ekoiztea, industri arloan elkarlanean aritzea eta enpresak garatzea.

Hiru._Garapen iraunkorra eta oingiturak: oinegiturak dinamizatu, sortu eta hobetzea, ingurumena elkarrekin kudeatzen eta gizartea elkarganatzen laguntzea.

b) Alde bitakoak izan eta eskualde bakoitzean lankide bat edo gehiago biltzea eskualde bakoitzean.

c) Proiektu hauei ekiteko epea 2005eko urtarrilaren 1ean hasi eta laguntza jakinarazi eta bi hilabetera bukatuko da.

d) Laguntzak hartzen dituzten ekintzak 2005eko azaroaren 15a baino lehen bukatu behar dira. Hala ere, epe hori abenduaren 15a arte luzatzen ahalko da Interreg IIIA Programazio Batzordeak onetsi behar dituen proiektuen kasuan.

2. Proiektuek deialdian zehaztu epealdia baino gehiago iraunez gero, deialdi honetako dirulaguntza jasotzen badute ere, Nafarroako Gobernua ez da behartua egonen hurrengo urteetan laguntzarik ematera. Hala bada, hurrengo urteetan beste eskaera bana aurkeztu beharko da. Proiektu bat gehienez bi deialditan finantzatuko da.

3. Deialdi honek Frantzia-Espainia Interreg III Aren barruan onetsi diren proiektuak finantzatzen ahalko ditu 2005ean. Interreg III A programaren barruan hautatzen ahal diren proiektuak programa horretako Programazio Batzordeak aztertuko ditu. FEDER egiturazko funtsak egiturazko funtsei buruzko erregelamenduen, programa operatiboaren edukiaren eta Interreg III A programaren osagarriaren arabera mugituko dira.

4. artikulua. Eskabideen aurkezpena.

1. Eskatzaileek, beren proiektuek eta beren ezaugarriek 2. eta 3. artikuluetan eskatzen diren betebeharrak betetzen badituzte, eskabide bana aurkezten ahalko dute, bi aletan, foru agindu honen eranskinean ageri den ereduaren arabera, argitaratu eta hilabeteko epean. Hona hemen helbidea:

Kanpo Ekintzarako Zerbitzua.

Arrieta kalea, 11 bis-7.

31002 Iruña.

Halaber, akitaniar bazkideak Akitaniako Eskualdeko Kontseiluan aurkezturiko eskabidearen kopia ere aurkeztu beharko du.

2. Dosier baliokide bat nahitaez aurkeztu beharko da Akitaniako Eskualdeko Kontseiluaren Nazioarteko Gaietarako eta eskualde arteko Lankidetzarako Idazkaritza Nagusian, eta hori eginen du helbidea eskualde horretan duen partaideak (Délégation Régionale aux Affaires Européennes et Internationales et à la Coopération Interrégionale).

3. Proiektuak Nafarroako unibertsitateek aurkeztuz gero, kasuan kasuko errektoretzak onetsi beharko ditu. Baimen hori Nafarroako Gobernura igorriko den proiektuari erantsi beharko zaio.

5. artikulua. Eskabideak zuzendu eta hobetzea.

Eskabidea behar bezala betea edo eskatutako agiri guztiekin batera aurkezten ez bada, eskatzaileari hamar eguneko epea emanen zaio, jakinarazi eta biharamunetik hasita, egindako akatsa zuzendu edo falta duen agiria aurkezteko, eta jakinaraziko zaio horrela egin ezean, eskabidea bertan behera utzitzat jo eta espedientea artxibatuko dela besterik gabe.

6. artikulua. Balorazio irizpideak:

Laguntzak baloratzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

1. Proiektuaren mugaz gaindiko izaera eta bi eskualdeetatik elkarlanean arituko direnen lankidetza benetan zenbaterainokoak diren.

2. Proiektuaren garrantzia, eta parte-hartzaileen ezaugarriak.

3. Proiektuaren bideragarritasuna.

4. Proiektuak beste laguntza edo dirulaguntzarik ez izatea.

5. Aniztasuna, laguntzak 3.a) artikuluan aipatu jardueren ahalik eta esparru zabalenera hel daitezen.

6. Eskualdeak garatzeko politikekin bat etortzea, baita eskualdeetako instituzioetarako duen interes ekonomiko eta komertzialari dagokionez ere.

7. artikulua. Laguntzak hartu baino lehen bete beharrekoa.

Ez dago laguntzarik ematerik deialdi honen esparruan Akitaniako eskualdeko Kontseiluaren Batzorde Iraunkorraren onespena jasotzen ez duten proiektuei.

8. artikulua. Laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzak ez dira proiektuen gastu hautagarriaren % 20 baino handiagoak izanen. Baliabideren batez berreskuratzen ahal den Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da dirulaguntzaren xede izanen, onuradunak berez berreskura ez badeza ere.

2. Proiektuak Interreg III A programaren barruan 2005ean aurkeztu eta onetsi badira, gastu hautagarriaren % 20ko laguntza osagarri bat hartzen ahalko dute. Laguntza osagarri hori Interreg III A Europako Batasunaren Ekinbideko Programazio Batzordeak onesteko harturiko erabakia aurkeztuz onetsiko da.

3. Ematen diren laguntzak 2005erako gastuen aurrekontuko "Akitania-Nafarroa mugaz gaindiko Lankidetzarako Hitzarmena" izeneko 123002-13100-7709-145100 kontusailari egotziko zaizkio. Guztira 320.000 euro izanen dira. Zenbateko hori deialdia betetzeko onetsi da oso-osorik.

9. artikulua. Ebazpena.

1. Batzorde Tekniko batek baloratuko ditu proiektuak. Batzordeak kide hauek izanen ditu: Kanpo Ekintzarako Zerbitzuko zuzendaria, Nazioz gaindiko Lankidetza eta Erakundeen Ataleko burua, Kanpo Ekintzarako Zerbitzuari atxikiriko bi teknikari eta Administrazio Publikoko arlo juridikoko teknikari bat.

Batzorde Teknikoak, aurkezten diren programen edukia ikusirik, egokitzat jotzen duen aholkularitza eskatzen ahalko du.

2. Batzordeak aurkezten diren proiektuen ebaluazioa egin ondotik, bere proposamena igorriko dio Europako Aferen eta Plangintzaren zuzendari nagusiari, hark ebazpena eman dezan, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasi eta bi hilabeteko epean. Epe hori iragan eta ebazpen espresurik eman ez bada, aurkeztutako eskabideak ezetsi direla ulertuko da. % 20ko laguntza osagarria eskatzen duten proiektuei dagokienez, Interreg III A Europako Batasunaren Ekinbideko Programazio Batzordeak onetsi behar baditu, ebazpena behin-behinekoa izanen da zenbateko horri dagokionez. Batzorde horrek proiektua onetsiz gero, behin-behineko laguntza behin betikoa izanen da.

3. Deialdia bukatutzat emateko Europako Aferen eta Plangintzaren zuzendari nagusiak emanen du ebazpena; Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta eskatzaileei banan-banan jakinaraziko zaie.

10. artikulua. Kudeaketa

1. Laguntza banketxe batean horretarako dagoen kontuan ordainduko da, honelaxe:

a) % 30, behin betiko laguntzak onesten dituen ebazpena jakinarazi ondoko hogeita hamar egunen barrenean. Epe horren ondoren, ez da beste aurrerakinik pagatuko.

b) Gainerakoa, proiektu osoa 2005eko gastu aurrekontutik finantzaturik buru dela frogatzen duten faktura eta agiriak aurkeztu eta egiaztatu ondoren.

2. Proiektuaren behin betiko kostu guztirakoak murrizketa baldin badu hasiera batean aurreikusitako zenbatekoarekin alderatuta, emandako dirulaguntza ere berehala gutxituko da, proiektuaren kostu guztirakoak izan duen murrizketaren proportzio berean. Laguntza ez da behin ere onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa, bakarrik edo bestelako laguntza publiko edo pribatuekin batera.

11. artikulua. Onuradunen betebeharrak.

1. Laguntzak jasotzen dituztenek honakoak bete beharko dituzte:

a) Aurkezturiko proiektuaren bilakaera nabarmen ukitzen duen edozein gorabehera berehalaxe jakinaraztea, bereziki aldaketa horrek proiektuaren kostu osoa aldarazten badu. Uko eginez gero, espreski adierazi beharko da.

b) Proiektua bukatu ondoren, gehienez ere hilabeteko epean, proiektua azaltzen duen txostena, lorturiko emaitzak biltzen dituen agiri bat barne, baita dirusarreren eta gastuen zehaztasunak ere.

c) Horrekin batera, dirulaguntzaren xede den proiektua aurrera eramateko norberaren gastuen eta beste inori eginiko ordainketen txosten finantzario bat aurkeztuko da, gastuak eta ordainketak frogatzen dituzten kasuan kasuko agiriak aurkeztuz. Agiri horiek jatorrizkoak edo kautoturiko kopiak izan beharko dute. Ezinbesteko baldintza da gastuaren eta ordainketaren titularra Nafarroako Foru Komunitatean laguntzaren onuraduna izatea.

2. Kanpo Ekintzako Zerbitzuak egokitzat jotzen dituen kontrol guztiak egin eta laguntzak hartzeko ezarririko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko jarraibideak ematen ahalko ditu.

12. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorrari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeko VI. kapituluan ezarritakoari jarraituko zaio.

13. artikulua. Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernura igorria, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hilabeteko epean.

14. artikulua. Aplika daitezkeen arauak.

Deialdi hau Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeak dioenari jarraikiz eman da eta, hortaz, zuzenean aplika daiteke bere osotasunean.

15. artikulua. Publizitatea.

Onuradunek espresuki adierazi beharko dute Nafarroako Gobernuaren eta, hala bada, Europako Batzordearen laguntza hartu dutela, Akitania-Nafarroa Funts Bateratuaren barruan, zabalkunderako edo argibideetarako agiri guztietan.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko apirilaren 7an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

E R A N S K I N A

(Bi ale aurkeztu)

1._Ekintzaren identifikazioa:

1.1. Proiektuaren izenburua (gaztelaniaz eta frantsesez):

1.2. Helburuak:

1.3. Aurrekontu orokorra (proiektuan parte hartzen duten eskualdeetako partaide guztiena):

1.4. Helbidea Nafarroako Foru Komunitatean duen partaideari edo partaideei aurrekontuan dagokien zatia

1.5. Funts Bateratuari eskatutako laguntza orokorra:

1.6. Helbidea Nafarroako Foru Komunitatean duen partaideari edo partaideei emanen litzaiekeen laguntza

1.7. Lehen aldiz eskatu al diozu laguntza Lankidetzarako Funts Bateratuari?

Bai f Ez f

1.8. Proiektu berarendako eskatu eta/edo jaso diren beste laguntza batzuk:

1.9. Arlo hauetako zeinetan sartuko zenuke proiektua?

a) Goi mailako Irakaskuntza eta Teknologia Zentroak f

b) Ekintza ekonomikoa-Berrikuntza teknologikoa f

c) Garapen iraunkorra eta oinegiturak f

1.10. Proiektuari hasiera emateko zein data jarri den.

1.11. Proiektuari hasiera emateko zein data jarri den.

2._Nafarroako partaideen identifikazioa.

2.1. Izena edo sozietatearen izena.

2.2. Helbidea edo helbide soziala (telefono zenbakia, faxa eta helbide elektronikoko helbidea barne):

2.3. Banketxeko datuak (IFZ, kontu zenbakia, entitatea): Dirua transferentziaren bidez jasotzeko eskabidea aurkeztu beharko da, Nafarroako Gobernuari laguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko urteetako laguntzak jasotzeko bankuko kontua aldatu bada.

2.4. Nafarroako Foru Komunitateko arduradunaren izena:

2.5. Entitatearen izaera:

Irabazi asmoa duena:

Irabazi asmorik ez duena:

3._Akitaniako partaideen identifikazioa:

3.1. Izena edo sozietatearen izena:

3.2. Helbidea edo helbide soziala (telefono zenbakia, faxa eta helbide elektronikoa barne):

3.3. Akitaniako arduradunaren izena:

4._Nafar bazkideak aurkeztu behar dituen beste agiri batzuk, bina ale.

4.1. Programaren bilakaeraren memoria eta programa.

4.2. NANaren fotokopia, pertsona fisikoa bada; eta eraketa agiria eta identifikazio fiskalarena, pertsona juridikoa bada.

4.3. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egiaztagiria, zergei dagokienez egunean daudela ziurtatzen duena.

4.4. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egiaztagiria, eskatzailea Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboa denetz adierazten duena.

4.5. Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, eginbeharrak bete dituela frogatzen duena.

4.6. Estatutuak (partaidea pertsona juridikoa bada).

4.7. % 20ko laguntza osagarria eskatuz gero, organo eskudunaren ziurtagiria, Interreg IIIA Europako Batasuneko Ekinbideko Programari laguntzak eskatu zaizkiola frogatzen duena.

4.8. 2005eko aurrekontu zehatza, ereduaren arabera (Akitania + Nafarroa).

G A S T U A K D I R U S A R R E R A K

K O N T Z E P T U A ZENBATEKOA K O N T Z E P T U A ZENBATEKOA

_NAFAR BAZKIDEA Gastuen kontusailak (zehaztu). _Nafarroako Foru Komunitatearen

laguntza. _Autofinantzazioa.

GUZTIRA, A: _Bestelako finantzazioak.

_AKITANIAR BAZKIDEA _Akitaniako Eskualdeko Kontseiluaren

laguntza. _Autofinantzazioa.

GUZTIRA, B: _Bestelako finantzazioak.

GUZTIRA, A+B:

(*) Proiektuaren aurrekontua osatzen duten kostu guztiak kalkulatzeko oinarriak zehaztu behar dira.

Iragarkiaren kodea: F0510334