48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ERABAKIA, 2005eko apirilaren 4koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Goi-hornidura. 2. fasea (Mendaurreko soluzioa)" izeneko proiektuaren aldaketak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela adierazten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 12ko 53/2005 Ebazpenaren bidez, "Goi-hornidura. 2. fasea (Mendaurreko soluzioa)" izeneko proiektuaren aldaketak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion eta jendaurrean jarri zituen, hamabost egunez, bai proiektua, bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe hori amaiturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, martxoaren 9ko 431/2005 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektua behin betikoz onetsi zuen.

Obrak garrantzitsuak eta presakoak dira, Ituren, Elgorriaga, Doneztebe, Sunbilla eta Zubietako ur sanitarioaren hornidura kalitatekoa izanen dela aseguratzeko.

Nafarroako Gobernuak, NILSA-Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.k alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Goi-hornidura. 2. fasea (Mendaurreko soluzioa)" izeneko proiektuaren aldaketak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2005eko apirilaren 4an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0505599