48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Arau subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Udalak, 2005eko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ultzamako Planeamendurako arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, Iraizozko (Ultzama) 1. sektoreari dagokiona, S.A.T. Arañotz sozietateak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proiektua udal bulegoetan aztertzen ahal da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi adina alegazio aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Larraintzarren (Ultzama), 2005eko martxoaren 10ean._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: l0505262