48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

E N E R I T Z

Ondasun higiezinen trukaketa egiteko gonbidapena

Enerizko Udalak 2005eko martxoaren 9an egin osoko bilkuran erabakia hartuta, eta San José eta Camino de Adios karriken elkargunean ekipamenduetarako eremu bat lortu nahirik, gonbidapen publikoa egin da ondasun higiezin egokiekin trukaketa egiteko, helburu hori lortu beharrez, eduki honekin bat:

Esleipena egiten duen entitatea: Enerizko Udaleko osoko bilkura.

Trukaketa kontratuaren xedea den udal finka: hiri lurzatia, 2. poligonoko 116. lurzati gisa inskribatua.

Tramitazioa, prozedura eta trukaketa egileari esleitzeko manera: arrunta, prozedura irekiaren bidez eta lehiaketa eginez.

Baldintzen orriak eta proiektuak ikusgai: Enerizko Udalean egonen dira ikusgai, egun baliodun guztietan.

Eskaintzen aurkezpena: Enerizko Udaleko erregistro orokorrean, Enerizko Mayor karrikako 1ean.

Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogei egunean.

Proposamen eredua: Klausula administratiboen orrian ageri da.

Proposamenak non eta noiz ireki: Enerizko Herriko Etxeko batzar aretoan eginen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Eneritzen, 2005eko martxoaren 10ean._Alkate udalburua, Alberto Valencia Trueba.

Iragarkiaren kodea: L0504429