48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

U R R A U L B E I T I

Herrilurraren desafektazioa

Tabarko Kontzejuak, 2001eko apirilaren16an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Boz batez erabaki da, legeak eskatzen duen gehiengoa duela, hasiera batean onestea herrilur honen desafektazioa: 909 m² landalur, Tabar Urraulbeitiko Kontzejukoak, 4. poligonoko 186. lurzatian, Tabarko mugapean. Xedea da lur honekin trukaketa egitea: 101 m² hirilur, 4. poligonoko 41-A lurzatian, Tabarren, Eulogio Ardanaz Iribarren jaunarenak. Arrazoia da karrika publikoaren zabalera handitzea, Tabarren."

Argitara ematen da, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Tabar Urraulbeitin, 2005eko martxoaren 7an._Kontzejuburua, Carlos García Enecoiz.

Iragarkiaren kodea: L0504240