48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Galar Zendeako Udalak, 2005eko martxoaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Getze-Galarko 18. lurzatiaren xehetasun azterlana, Ricardo Redínek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Getze-Galarren, 2005eko martxoaren 8an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0504109