48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARIBE

2004ko kontu orokorra

Aribeko Udalak 2004ko ekitaldiko kontuen espedientearen gaineko adostasun txostena eman zuen, 2005eko martxoaren 8an egin bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 305. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori erreklamaziorik gabe iragaten bada, kontu orokorra behin betikoz onetsitzat joko da.

Ariben, 2005eko martxoaren 11n._Alkatea, Nicolás Remondegui Bastero.

Iragarkiaren kodea: L0504334