48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

147/2005 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Nafarroako Foru Komunitateko errepide sarearen zainketa eta ustiapenaren kudeaketa aurreraturako kontrol integratuko zentroaren eta haren menpeko sistema eta instalazioen ustiapena eta mantentzea, Nafarroako Gobernuaren tunelen, argiteria publikoaren eta zirkulazio-argien zainketa eta mantentzea barne" izeneko lanak esleitzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da otsailaren 10eko 147/2005 Foru Aginduaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Kontratuaren xedea: lan horiek egitea.

_Esleitzeko modua: irekia, lehiaketa.

_Gehieneko gastuaren prezioa: 7.600.000 euro, % 8,96ko beherapenarekin, berdin aplikatzekoa proiektuko aleko prezio guztiei.

_Epea: 2005eko martxoaren 1etik 2008ko abenduaren 31 arte.

_Esleipen-hartzailea: Sociedad Ibérica de Construcciones Eléctricas, S.A.

Iruñean, 2005eko otsailaren 10ean._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0503543