48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

L I Z A R R A

Lizarrako Udalaren 2005erako luzatutako aurrekontuko 1. aldaketa hasiera batez onetsirik

Lizarrako Udalak, 2005eko otsailaren 28an egin osoko bilkura berezian, 1. aldaketa onetsi zuen, hasiera batez, 2005erako luzatutako aurrekontuan. Halaber, erabaki zuen Herriko Etxeko iragarki oholean espedientea jendaurrean egotea, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean xedatutakoa betetzeko.

Lizarran, 2005eko martxoaren 10ean._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: l0504306