48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZANGOZAKO UDALAREN KIROL PATRONATUA

2004ko aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284.2 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 214.2 eta 202.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat, argitara ematen da Zangozako Udalaren Kirol Patronatuaren 2004ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketaren 2/2004 espedientearen hasierako onespena. Aurrekontu hori 2005eko otsailaren 24ko osoko bilkura arruntean onetsi zuen, hasiera batean, Zangozako Udalak.

Espedientea jendaurrean egonen da, interesatuek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamazioak aurkeztuz gero, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du eta behin betiko onespena argitaratuko. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Zangozan, 2005eko martxoaren 9an._Patronatuko burua, Ignacio Aicua Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L0504256