48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CORELLA

Lehiaketa, Pablo Sarasate kaleko urbanizazio lanak adjudikatzeko

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Corellako Udalak, 2005eko martxoaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Xedea: "Pablo Sarasate kaleko urbanizazioa" izeneko lanen exekuzioa adjudikatzea.

Kontratazio aurrekontua: 219.283 euro.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa eta presako izapidaketa.

Baldintzen plegua eta proiektua: lizitatzaileen eskura egonen dira Udaletxean eta Sagasti paper dendan (Zaragoza etorb., 31).

Behin-behineko bermea: 4.385,66 euro.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Corellako Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren eguneko eguerdiko ordu bat eta erdiak arte.

Corellan, 2005eko martxoaren 31n._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0510325