48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CASTEJON

Lizitazio iragarkia, "2. sektorea-ekialdeko eremua urbanizatzea" izeneko obrak kontratatzeko

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Castejongo Udalak, 2005eko martxoaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

_Kontratuaren xedea: 2. sektorea -ekialdeko eremua urbanizatzeko obrak.

_Adjudikatzeko prozedura: murriztua. Adjudikazio bidea: lehiaketa. Tramitazio arrunta.

_Kontratazio aurrekontua: 815.686,48 euro, BEZa barne.

_Egiteko epea: urtebete.

_Baldintza agiria: lizitatzaileen eskura dago udal bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:00ak arte.

_Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Castejongo Udalaren erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; egun hura baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.

_Proposamen eredua: baldintza administratiboen agirian datorrena.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, 2005eko apirilaren 1ean._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0510033