II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
FIGAROL
2005eko aurrekontua hasiera batez onetsita
Figarolgo Kontzejuak, 2005eko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2005eko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak. Aurrekontu hori jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Figarolen, 2005eko martxoaren 7an._Kontzejuko burua, Felipe Alfaro Gil.
Iragarkiaren kodea: L0503965