II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
LAKUNTZA
2005eko plantilla organikoa hasiera batean onetsirik
Lakuntzako Udalak, 2005eko otsailaren 25eko osoko bilkuran, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:
Lakuntzako Udalak, beharrezko gehiengoaren bidez, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoa, euskara jakiteari buruzko zehaztasunak eginda (1. eranskina), Euskarari buruzko 18/86 Foru Legean ezarritako determinazioen arabera.
Espediente hori, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, Udalaren idazkaritzan, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egiteko aukera izan dezaten. Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsi dela ulertuko da.
1. ERANSKINA
Lakuntzako Udalaren 2005eko plantilla organikoa
Izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa.
Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: beteta. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa.
Lan-araubideko langileen izenen zerrenda
Idazkaria: Maria Barcos Berruezo. Egoera: hutsik. Maila: A.
Zerbitzu anitzetako enplegatua: Miguel Angel Asurabarrena Lacunza. Maila: D. Egoera: beteta.
Lakuntzan, 2005eko martxoaren 2an._Alkatea, Sokorro Artieda Flores.
Iragarkiaren kodea: L0504055