II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TULEBRAS ETA BARILLASKO EHIZA MANKOMUNITATEA
Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua
Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Tulebrasko udal bulegoetan _udal hori baita Tulebras eta Barillasko Ehiza Mankomunitateko buruatza duena_ Mankomunitateko ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugapeak: Barillasko eta Tulebrasko mugapeak, osorik.
Tulebrasen, 2005eko martxoaren 23an._Mankomunitateko burua, Rafael Ayensa Pascual.
Iragarkiaren kodea: L0505207