34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Birzatiketa proiektua hasiera batez onetsirik

Galar Zendeako Udalak, 2005eko urtarrilaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Espartza-Galarko S-4 sektorea birzatitzeko proiektua, sektore horretako konpentsazio batzordeak sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Getze-Galarren, 2005eko urtarrilaren 28an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0504277