II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
I R U Ñ A
Prestazio ekonomikoak emateko oinarri erregulatzaileak onestea, droga-menpekotasunaren aurkako tratamenduan dauden pertsonei ebakuntza odontologikoak egiteko, 2005eko ekitaldian
Iruñeko Udalaren Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak 2005/02/17an emandako 5/SS ebazpenaren bitartez, droga-menpekotasunaren aurkako tratamenduan dauden pertsonei prestazio ekonomikoak emateko oinarri erregulatzaileak onetsi dira, 2005. urterako.
Oinarrien xedea: aipatutakoa.
Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 12.000 euro.
Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_ eta Iruñeko Udalaren auzo unitateetan.
Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko auzo unitateetan, betiere kasuan-kasuan galdatutako agiriekin batera, 2005eko urriaren 30a bitarte.
Iruñean, 2005eko otsailaren 28an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatua, Concepción Mateo Pérez.
Iragarkiaren kodea: L0503645