II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
Z I Z U R
Xehetasun azterlana behin betiko onetsirik
Udal honek, 2005eko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea udal planeamenduko arau subsidiarioek Zizur Txikian sailkatutako hiri lurzoruko DN-6 unitatearen esparruari dagokion xehetasun azterlana, Julio Parada Brey jaunak sustatua.
Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek paratzen ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.
Gazolatzen, 2005eko otsailaren 8an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.
Iragarkiaren kodea: L0502565