I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
1276/2004 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Nafarroako Foru Komunitateko errepideetako zutikako seinaleen zainketa. I. taldea, 2005-2008. urteak" izeneko lanak esleitzen dituena.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da abenduaren 31ko 1276/2004 Foru Aginduaren bidez kontratu hau esleitu dela:
_Kontratuaren xedea: lan horiek egitea.
_Esleitzeko modua: irekia, lehiaketa.
_Gehieneko gastuaren prezioa: 1.600.000 euro, ehuneko 15,36ko beherapenarekin, berdin aplikatzekoa proiektuko aleko prezio guztiei.
_Epea: 2008ko abenduaren 31 arte.
_Esleipen-hartzailea: Norte Industrial, S.A.
Iruñean, 2004ko abenduaren 31n._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.
Iragarkiaren kodea: F0501737