154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

I R U Ñ A

Osasunbidea: Ospitaleen eremua antolatzeko Plan Berezia (U.I.-XVII/Z1). Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko azaroaren 30ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-AZA-30 (5/UV)

"Ikusirik Z.1/U.I.XVII-Ospitaleen eremua antolatzeko Plan Bereziari buruzko dokumentua, Planeamenduko buruaren azaroaren 21eko txostenarekin eta azaroaren 22ko txosten juridikoarekin bat, betiere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki da:

1. Hasiera batez onestea Z.1/U.I.XVII-Ospitaleen eremua antolatzeko Plan Berezia, Osasunbideak sustatua.

2. Erakunde sustatzaileari jakinaraztea, behin betiko onespena baino lehen, onesten den Plan Bereziaren bost ale, ikus-onetsiak, aurkeztu beharko dituela Udalaren Hirigintza Gerentzian.

3. Espedientea jendaurrera ateratzea, hala egon dadin hilabetean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan jarritako iragarkien bidez."

Iruñean, 2005eko abenduaren 14an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0524254