154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R B I N T Z A N A

Bake epailearen kargua hutsik

Berbintzanako bake epaile titularra izendatu zenetik lau urte betetzeko eguna hurbil dagoela eta, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan aurreikusitakoari jarraikiz, kargu huts hori iragartzen da eta hamabost egun naturaleko epea irekitzen, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aipatu Lege Organiko horren 302. artikuluak zehazten dituen legezko baldintzak betetzen dituzten guztiek horrela eska dezaten.

Eskaera idatziz egin beharko da, Berbintzanako Udaleko bulego orduetan.

Berbintzanako Udalak osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez hautatuko du bake epailea, kargurako aurkezten direnen artean aukeratuz; kargurako ez bada inor aurkezten, ordea, Udalak askatasun osoa izanen du pertsona egokien arteko norbait hautatzeko, eta Nafarroako Auzitegi Nagusiak egin beharko du izendapena.

Berbintzanan, 2005eko azaroaren 22an._Alkate udalburua, José H. Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L0523476