154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDIGORRIA

Mendigorriko arau subsidiarioetako U.E.3.8 unitatea urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsita

Mendigorriko alkate udalburuak, 2005eko azaroaren 24an, ebatzi zuen hasiera batez onestea Mendigorriko Planeamenduko arau subsidiarioetako U.E.3.8 unitatea urbanizatzeko proiektua, Mendigorría Urbana, S.L.k aurkeztua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 74, 76 eta 134. artikuluetan xedatuarekin bat, jendaurrean egonen da hogei egunean, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; iragarkia paratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan.

Mendigorrian, 2005eko azaroaren 28an._Alkate udalburua, Jesús María Azcoiti Narvaiz.

Iragarkiaren kodea: L0523457