154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASTEJON

Herrilurren desafektazioa

Castejongo Udalak, 2005eko azaroaren 18an egin osoko bilkura berezian, ondotik ematen den erabakia hartu zuen aho batez, hau da, udalkideen gehiengo osoaren quoruma izanik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eskatu bezala:

1. Baldintzen orria onestea, herrilurretako 2.159.119,76 metro karratu, Landalurren Erregistro Fiskalean inskribatuak, Sociedad Cooperativa A.N.ri lagatzeko, erabaki honen eranskinean agertzen den bezala.

2. Hasiera batean desafektatzea aipatu lurrak herrilurretatik, ondotik Cooperativa A.N.ri lagatzeko hogeita lau urterako. Uste da udalerri honetan ageriko interes publikoa duela jarduketa horrek, helburua baita nekazaritzarako erabiltzea ustiapen zuzena eginez.

3. Jendaurrean edukitzea iragarki oholean, hilabeteko epean eduki ere, aldez aurretik iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean paratuta, denbora horretan alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

4. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkezten ez badu, ez da behar Udalaren bertze erabaki bat desafektazioa deklaratzeko.

Castejonen, 2005eko azaroaren 28an._Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0523453