154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita, Lekoartea kaleko 16 zenbakian igogailua jartzeko

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzordeak, azaroaren 28ko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Xehetasun azterlana hasiera batez onestea, Lekoartea kaleko 16 zenbakian igogailua jartzeko.

Kontuan harturik erabaki hori hartzea Gobernu Batzorde honen eskumenekoa dela, izan ere Berriozarko alkatearen 2003ko uztailaren 11ko ebazpenaren bidez (uzt. 21/03) eman baitzitzaizkion eskurantzak (2003ko 109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 27koa).

Ikusirik Berriozarko Lekoartea kaleko 16 zenbakiko jabeen elkartearen xehetasun azterlana, Jacinto Segundo Torres Condo jaunak aurkeztua, proiektuaren sustatzailea baita, eta kontuan hartuz Udaleko zerbitzu teknikoen adostasun txostena jaso duela, aho batez erabaki da:

Lehendabizikoa._Hasiera batez onestea Jacinto Segundo Torres Condo jaunak aurkeztutako xehetasun azterlanerako proiektua, María Aranzazu Gallastegui andreak prestatua; espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Bigarrena._Erabaki hau Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzea.

Hirugarrena._Ondoko agiriak ekarri beharko dira xehetasun azterlana behin betikoz onesteko: xehetasun azterlanaren hirugarren kopia ikus-onetsia eta jabeen elkarteko erabakia, jatorrizkoa edo kopia konpultsatua.

Berriozarren, 2005eko azaroaren 28an._Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0523430