154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita, Lekoartea kaleko 11 zenbakian igogailua jartzeko

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzordeak, azaroaren 28ko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Xehetasun azterlana hasiera batez onestea, Lekoartea kaleko 11 zenbakian igogailua jartzeko.

Kontuan harturik erabaki hori hartzea Gobernu Batzorde honen eskumenekoa dela, izan ere Berriozarko alkatearen 2003ko uztailaren 11ko ebazpenaren bidez (uzt. 21/03) eman baitzitzaizkion eskurantzak (2003ko 109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 27koa).

Ikusirik Berriozarko Lekoartea kaleko 11 zenbakiko jabeen elkartearen xehetasun azterlana, David Alloza Colomo jaunak jabekideen izenean aurkeztua, eta kontuan hartuz Udaleko zerbitzu teknikoen adostasun txostena jaso duela, aho batez erabaki da:

Lehendabizikoa._Hasiera batez onestea David Alloza Colomo jaunak aurkeztutako xehetasun azterlanerako proiektua, María Aranzazu Gallastegui andreak prestatua; espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Bigarrena._Erabaki hau Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzea.

Hirugarrena._Ondoko agiriak ekarri beharko dira xehetasun azterlana behin betikoz onesteko: lehenbiziko solairuko bizitza guztien planoak eta nola dagoen aurreikusia ebakuazioa eta, orobat, atzealdeko terraza modu pribatiboan erabiltzeko baimenari buruzko komunitateko bizilagunen erabakia, beheko solairuko bizilaguna ebakuazio garaian kanpora atera dadin.

Era berean, egiaztatu beharko da etxebizitza horiek bete egiten dituztela 142/2004 Foru Dekretuan ezarritako bizigarritasun baldintzak, lizentzia ematerakoan indarrean egonen den testuaren arabera, izan ere ezinbestez bete beharrekoa baita beti.

Halaber, garbi azaldu beharra dago xehetasun azterlan honek ez duela legeztatuko terrazan egindako edo egin beharreko inolako estalkirik, ez eta bizitzak terrazetatik handitzeko inolako jarduketarik ere, egungo legeriaren kontrakoak badira edo Berriozarren egun indarra duen hirigintzako arautegiaren kontrakoak.

Berriozarren, 2005eko azaroaren 28an._Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0523429