154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

158/2005 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak Iruñeko Landabengo industrialdeko E eta F kaleetan dituen lokalak garbitzeko zerbitzua lehiaketa publiko irekiaren bidez kontratatzeko baimena eman, lehiaketaren administrazio klausula eta agindu teknikoen agiria onetsi eta horretarako gastua baimentzen duena.

Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak lehiaketa publikorako dei egin du garbitzeko zerbitzua kontratatzeko.

_Modalitatea: lehiaketa.

_Xedea: Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak Iruñeko Landabengo industrialdeko E eta F kaleetan dituen lokalak garbitzeko zerbitzua.

_Aurrekontua: 65.000 euro (BEZa barne).

_Proposamenak non eta noiz aurkeztu: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita seigarren egun naturala arte, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Erregistroan (Landabengo industrialdea, E eta F kaleak, Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularretan aipatzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: Dokumentazio orokorra ekintza pribatu batean irekiko da, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko bigarren egun naturalean, 12:00etan, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko bulegoetan (Iruñeko Landabengo industrialdeko E eta F kaleak). Dokumentazio ekonomikoa ekintza pribatu batean irekiko da, dokumentazio orokorra aurkezteko epea amaitu ondoko laugarren egun naturalean, 12:00etan, edo hurrengo egun baliodunean, hura balioduna ez bada.

Administrazio klausulen eta manu teknikoen agiriak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Erregistroan (Iruñeko Landabengo industrialdeko C/E eta kaleak), eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren web orian: http://www.cfnavarra.es/insl/

Iruñean, 2005eko abenduaren 13an._Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Ayestarán Ruiz-Bazán.

Iragarkiaren kodea: F0524317