154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IZABAKO ETA UZTARROZEKO UDALEN BATASUNA

Izabako eta Uztarrozeko Udalen Batasuneko lehendakariaren ebazpena

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak 05/3748 gora jotzeko errekurtsoari buruzko probidentzia eman du 2005eko irailaren 1ean, Pablo Gilo Morrás jaunak aurkeztu baitzuen errekurtso hori Izabako eta Uztarrozeko Udalen Ezinbesteko Batasunak 2005eko maiatzaren 10eko osoko bilkuran hartu erabakiaren aurka, izan ere idazkari bera baliatzea erabaki zuten eta onetsi egin ziren idazkaritzako kargua betetzeko kontuan hartuko ziren merezimendu partikularrak; hori guztia ikusirik, ebatzi dut:

1. Nafarroako Administrazio Auzitegiari igortzea espediente administratibo osoaren kopia eginbidetua, epatzeetarako egindako jakinarazpena erantsiz.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta espediente administratiboan agertzen diren interesatu guztiei jakinaraztea Nafarroako Administrazio Auzitegiari igorri dela eta hamar egun balioduneko epea ematea Auzitegiaren aurrean ager daitezen; hori guztia, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 12.2.a) artikuluak, 6/1990 Foru Legea garatzen erregelamenduak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluari buruz ezarritakoari jarraikiz.

3. Txosten edo alegazio idazkia aurkeztea, bai eta egoki juzgatzen diren agiri osagarri guztiak ere, Izabako eta Uztarrozeko Udalen Ezinbesteko Batasunak 2005eko azaroaren 24ko osoko bilkuran onetsi baitzuen idazkari bera baliatzeko, Nafarroako Administrazio Auzitegiari behar den jakinarazpena erantsiko zaiolarik.

Izaban, 2005eko azaroaren 24an._Lehendakaria, Angel Luis de Miguel Barace.

Iragarkiaren kodea: L0523418