154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Xehetasun azterlana behin betiko onetsirik

Iruñeko Udalak, 2005eko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 17-NOV-05 (4/CU)

"Atarrabiako etorbideko 42tik 62ra bitarteko zenbakiek eta Flamarique kaleko 17tik 37ra bitarteko zenbakiek osatutako etxe-sailean igogailuak paratzeko xehetasun azterlana onetsi (2005eko uztailaren 5eko JOB) eta jendaurreko aldia iragandakoan, ondokoa erabaki da:

1._Espedientean bildutako alegazioen txostena, 2005eko urriaren 27koa, onetsi eta David Mariezcurrena Iturmendi jaunak aurkeztutako alegazioa ezestea txostenean berean adierazitako arrazoiak direla eta.

2._Behin betikoz onestea xehetasun azterlana, Atarrabiako etorbideko 42tik 62ra bitarteko zenbakiek eta Flamarique kaleko 17tik 37ra bitarteko zenbakiek osatutako etxe-sailean igogailuak paratzeko.

3._Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, bai eta interesatuei ere, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2005eko azaroaren 24an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0523333