154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI ARANATZ

UE-17 urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Tokiko Gobernu Batzarra 2005eko azaroaren 16an bildu, eta ikusirik Etxarri Aranazko Udal Planeko UE-17 urbanizatzeko proiektua, Antonio Suescun Martínez bideetako ingeniariak prestatua; eta proiektuko hiru faseak aztertutakoan, ondokoak hain zuzen:

_UE-17 unitateari dagokion fasea; kostua, guztira: 150.663,65 euro.

_Udalari dagokion fasea; kostua, guztira: 71.622,59 euro.

_2. poligonoko 531. lurzatiko luzapenaren fasea; kostua, guztira: 36.754,13 euro.

Proiektuaren kostua, guztira: 259.040,37 euro.

Kontuan izanik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 134. artikuluetan xedatua, ondokoa erabaki da:

a) Udal Planeko UE-17 urbanizatzeko proiektua hasiera batean onestea.

b) Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, UE-17 unitatea urbanizatzeko proiektua jendaurrean egon dadin 20 egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Erabaki hau Nafarroan hedadura gehien duten egunkarietako batean argitaratzea.

d) Erabakia urbanizazio proiektuak ukituriko jabe guztiei jakinaraztea.

Etxarri-Aranatzen, 2005eko azaroaren 25ean._Alkate udalburua, Juan Bautista Mariñelarena Garziandia.

Iragarkiaren kodea: L0523332