154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORBAITZETA

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Orbaitzetako Bake Epaitegi honetako bake epaile titular Valeriano Sanzberro Saralegui jauna izendatu zenetik lau urte betetzeko eguna hurbil dagoela eta, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan aurreikusitakoari jarraikiz, kargu huts hori iragartzen da eta hamabost egun naturaleko epea irekitzen, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aipatu Lege Organiko horren 302. artikuluak zehazten dituen legezko baldintzak betetzen dituzten guztiek horrela eska dezaten Orbaitzetako Udalean, bulego orduetan. Ohartarazten da izendapena Nafarroako Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak eginen duela, Udalak, osoko bilkuran, erabateko gehiengoaz hautatzen dituenen artean. Bestalde, ez da inolako trabarik gaur egun kargu horietan daudenak berriz ere hautatzeko, eta inork eskatzen ez badu, Udalak, osoko bilkuran, nahi dituenak hautatuko ditu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orbaitzetan, 2005eko azaroaren 28an._Alkate udalburua, Alberto Erdozain Goikoa.

Iragarkiaren kodea: L0523330