154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI ARANATZ

UE-17 birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Tokiko Gobernu Batzarra 2005eko azaroaren 16an bildu, eta ikusirik Udal Plan berriko UE-17 birzatitzeko proiektua, Enrique Miranda García artiktekoaren eta Cristina Viñas legelariaren taldeak prestatua; eta kontuan izanik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 151. artikuluetan xedatua, honako erabaki hau hartu du:

a) Etxarri Aranazko Udal Planeko UE17 unitatea birzatitzeko proiektua hasiera batean onestea.

b) Erabaki honen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, birzatiketa proiektuaren onespena jendaurrean egon dadin 20 egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Erabaki hau Nafarroan hedadura gehien duten egunkarietako batean argitaratzea.

d) Erabakia ukituriko guztiei jakinaraztea eta proiektuaren kopia bana helaraztea.

HIRIGINTZA HITZARMENA

Ikusirik Etxarri Aranazko Udalak, alde batetik, eta Benita Ijurco Mendiola eta Josefa Urmeneta Ijurco andreek, bestetik, sustatu duten hirigintza hitzarmena, UE 17 unitatea sustatu eta garatzeko, eta kontuan hartuz hitzarmen horrek katastroko 2. poligonoko 521 eta 148. lurzatien parte bat ukitzen duela, izan ere saneamendu sarearen zortasuna ezarri nahi baita gainerako finken alde. Hitzarmena hasiera batez onestea erabaki da eta 20 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta behar diren alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 218. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Etxarri-Aranatzen, 2005eko azaroaren 25ean._Alkate udalburua, Juan Bautista Mariñelarena Garziandia.

Iragarkiaren kodea: L0523328