154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MILAGRO

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, deialdi publikoa iragartzen da herri honetako bake epaile titularraren kargua betetzeko. Orobat, 15 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabidea aurkez dezaten Udal honetako erregistroan.

Milagron, 2005eko azaroaren 25ean._Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0523702