154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

UAO-2 unitateko 67. lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko azaroaren 15ean egin bilkura arruntean, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik UAO-2 unitateko 67. lurzatiaren (Milagro karrikako 2 zenbakia) xehetasun azterlana, Sergio Sola Jiménezek 2005eko maiatzaren 26an aurkeztua eta sarrera erregistroan 1942 zenbakia duena, eskatu baitzuen eraikinaren estalduraren aldaketa, estalki maldaduna izan beharrean bere gorputzetako bitan, estaltzeko elementu bakarra izan dadin eta estalkia erabat laua.

Kontuan harturik Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko abuztuaren 2an egin bilkuran harturiko erabakia, hartan Sola jaunari eskatu baitzitzaion "eskaria teknikoagoki justifikatzeko, behar den azalera zehaztuz."

Kontuan harturik 2005eko urriaren 7an eskatutakoaren frogagiria aurkeztu zela (37 zenbakia, sarrera erregistroan).

Hori guztia ikusirik eta ikusirik, orobat, Hirigintza Batzordeak 2005eko azaroaren 14an eta Segimendu eta Kontrol Batzordeak data honetan eman irizpenak:

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea UAO-2 unitateko 67. lurzatiaren (Milagro karrikako 2 zenbakia) xehetasun azterlana, Sergio Sola Jiménezek sustatua, eskatu baitzuen eraikinaren estalduraren aldaketa, estalki maldaduna izan beharrean bere gorputzetako bitan, estaltzeko elementu bakarra izan dadin eta estalkia erabat laua.

Bigarrena._Dokumentua jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, prentsan eta iragarki oholean argitaratuta.

Hirugarrena._Erabaki hau igortzea unitatean ukitutakoei, Hirigintza Alorrera, Kontu Hartzailetzara eta Idazkaritza Orokorrera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tramite bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dizut behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2005eko azaroaren 24an._Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0523541