154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Galar Zendeako Udalak, 2005eko azaroaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Eskirozko AR-7 banaketa eremuko S-1 sektoreko C, D eta E koadroen xehetasun azterlana, Naves Industriales Esquíroz, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Getze-Galarren, 2005eko azaroaren 30ean._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0523529