154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MILAGRO

Birzatiketa proiektua hasiera batean onetsirik

Milagroko Udalak, 2005eko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legez eskatutako gehiengoa zuela:

1._Hasiera batean onestea AR-3 banaketa eremua birzatitzeko proiektua, Arista Arquitectos, S.L.k prestatua; xedea du delako banaketa eremua osatzen duten finken ekarpena egitea industrialdea handitzeko, Milagroko Udal Planeko aldaketari jarraikiz, hura berriz banandu eta horren ondoriozko lurzatiak esleitu beharrez, betetzen ari den planeamenduarekin bat, alegia, esleitu, batetik, ekarritako lurraren jabeei, haien eskubideen arabera, eta bertzetik, Milagroko Udalari, hirigintzako araudian xedatu bezala (35/2002 Foru Legearen 149. artikulutik 152.era eta 174. artikulutik 176.era), planeamenduan ezarritako lankidetza sistemari dagokionez.

2._Espedientea jendaurrean egotea hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan alegazioak aurkez daitezen.

3._Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, Diario de Navarra egunkarira eta iragarki oholera igortzea; argitara eman dadin.

4._Erabaki hau ukituak gertatzen diren jabeei jakinaraztea, eta entzunaldirako epea ematea, jendaurrean egoteko denbora bera, alegia, hogei egun, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan gaiari buruz egokia iruditzen zaien guztia adierazi eta alegatzeko aukera izan dezaten."

Milagron, 2005eko azaroaren 30ean._Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0523517