154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B U R L A T A

Urbanizazio proiektua behin betikoz onetsirik

Burlatako Udalak, 2005eko azaroaren 2an egin bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze:

1._Behin betikoz onestea herri honetako Alde Zaharreko B.B.P.B.ren berrikuspeneko U.A. 1 unitatea urbanizatzeko proiektua, AH& enpresak prestatua (helbidea hau baitu: Iruña, Ziudadela kalea, 7). Proiektua 2005eko martxoaren 30ean ikus-onetsi zuen Elkargo Ofizialak, eta behar bezala eginbidetuta dago bilkurako espedientean.

2._Interesatuei erabaki hau jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko prentsan argitaratzea.

3._Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da egintza honen aurka ondoko errekurtso hauetako bat para daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskuduna den organoari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; eta,

c) Errekurtso horien aitzin, nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Burlatan, 2005eko azaroaren 24ean._Jarduneko alkatea, Silvio Lozano Calvo.

Iragarkiaren kodea: L0523515