154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B U R L A T A

Lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa

Burlatako Udalak, 2005eko urriaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Behin betikoz onestea Larrainzar kalea/Bentetako Ingurubidea urbanizatzeko proiektuan 3 zenbakia duen 89,92 metro karratuko lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea, lurzati sobrantearen kalifikazioa emateko.

Lurzati sobrante deklaratu beharrez kalifikazio juridikoa aldatzeak duen helburua da lurzati horren trukaketa egitea Udal honetako hirilurraren katastroko 1. poligonoko 126. lurzatitik bereizten diren 62,50 eta 26,05 metro karraturekin, indarra duen H.A.P.O.ko "N-3" hirigintzako unitatean.

2._Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da egintza honen aurka ondoko errekurtso hauetako bat para daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskuduna den organoari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; eta,

c) Errekurtso horien aitzin, nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Burlatan, 2005eko azaroaren 24an._Jarduneko alkatea, Silvio Lozano Calvo.

Iragarkiaren kodea: L0523513