154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B U R L A T A

Lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa

Burlatako Udalak, 2005eko azaroaren 2an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Behin betikoz onestea kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea, udalerri honetako Alde Zaharreko B.B.P.B.ren berrikuspeneko U.A. 1 unitatearen birzatiketa proiektuko 5. lurzatiari dagokiona, lurrazpiko ondareko ondasun bilakatuko baita. Lurzati hori bi mila, ehun eta berrogeita lau metro eta hirurogeita hamasei dezimetro koadro da; Agoizko Jabetza Erregistroko 2945. liburukia, 436. liburua, 115. orria, 25764. finka, lehenengo inskripzioa.

Kalifikazio juridikoaren aldaketaren xedea ondareko ondasun bilakatzekoa da, horrela aparkalekuak egin ahal izateko, ondoren besterentzeko.

2._Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da egintza honen aurka ondoko errekurtso hauetako bat para daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskuduna den organoari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; eta,

c) Errekurtso horien aitzin, nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Burlatan, 2005eko azaroaren 24an._Jarduneko alkatea, Silvio Lozano Calvo.

Iragarkiaren kodea: L0523512