154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

3284/2005 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuaren 2006. urteko tarifak onesten dituena.

Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legearen 40.1 artikuluak ezartzen du Baterako zerbitzurako eremu bakoitzeko udalei edo toki entitate eskudunari dagokiola taxien hiri-zerbitzuei aplikatu beharreko tarifak onestea. Onespen horrek indarra duen legeriaren arabera baimendutako prezioen araubidea izanen du. Onespenaren aurretik, betiere entzunaldia eman beharko zaie taxien sektorea ordezkatzen duten lanbide-elkarteei eta tokian tokiko kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei.

Iruñerriari dagokionez, 9/2005 Foru Legearen azken xedapen bakarrean eremua osatzen duten udalerriak zeintzuk diren finkatzen da eta, halaber, Iruñerriko Mankomunitatea izanen dela toki entitate eskuduna.

Horrekin guztiarekin bat, Iruñerriko Mankomunitateak azaroaren 16an egindako biltzar orokorrean hartutako erabakiaren ziurtagiria aurkeztu du, 2006. urteko taxi zerbitzuaren tarifei buruz.

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteekin eta Asociación Independiente de Taxistas Autopatronos de Navarra izeneko elkartearekin abenduaren 9an bildu eta haien iritzia entzunda, Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legearen 40.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko asmoz.

Ikusirik, tarifak onesteko aurkeztutako eskabidea dela eta, Merkataritza Atalak egin duen txostena.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1._Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuaren 2006. urteko tarifa hauek onestea:

1. tarifa: 6:00etatik 23:00ak arte aplikatzekoa, lanegunetan.

_Ibilitako kilometro bakoitzeko: 0,618596 euro.

_Itxaron beharreko ordu bakoitzeko: 15,78 euro.

_Gutxieneko zerbitzua (5 minutu edo balio berdina km-tan): 3,15 euro.

2. tarifa: larunbat eta jaiegunetan, eta lanegunetako gaueko zerbitzuetan 23:00etatik 6:00ak arte, eta uztailaren 6tik 14a arte.

_Ibilitako kilometro bakoitzeko: 0,927895 euro.

_Itxaron beharreko ordu bakoitzeko: 23,67 euro.

_Gutxieneko zerbitzua (5 minutu edo balio berdina km-tan): 4,72 euro.

Osagarriak: ekipaje zerbitzua, RENFE geltokian hasitako zerbitzua eta futbol zelaira joatea partida dagoen egunetan:

2._Aipatu tarifetan balio erantsiaren gaineko zerga sartua dago.

3._Tarifa hauek 2006ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

4._Tarifa horiek ibilgailuaren barrenean, erabiltzaileak aise ikusteko moduko toki batean, jarri beharko dira, 9/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko.

5._Ebazpen hau Merkataritza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6._Ebazpen hau Asociación de Autopatronos de Navarra izeneko elkarteari eta Nafarroan dauden kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela bide administratiboa agortzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

7._Ebazpen hau Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea eta adieraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal duela eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

8._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2005eko abenduaren 14an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0524253