154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

URM-12 unitateko xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko azaroaren 15ean egin bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Monte Plano, S.A.k sustatutako xehetasun azterlana (2005eko azaroaren 9an aurkeztua; erregistro zenbakia: 4253), zeinaren bidez baimena eskatu baita, URM-12 unitateko lurzatietan, lurrazpian aparkatzeko bigarren solairu bat egiteko.

Kontuan hartua, 2005eko azaroaren 7an, Monte Plano, S.A.k berak tramitaziorako xehetasun azterlanaren dokumentu bat (sarrera-erregistroaren zenbakia: 4200) aurkeztu zuela, eta dokumentu hori 2005eko azaroaren 9an aurkeztutako testu berriak ordeztu zuela.

Ikusirik Hirigintza Alorreko zuzendariaren txostena, 2005eko azaroaren 10ekoa, Kanpoko Aholkularitza Juridikoarena, 2005eko azaroaren 11koa; Jarraipen eta Kontrolerako Batzordeak gaurko datarekin emaniko irizpideak eta Hirigintzako Informazio Batzordearena, 2005eko azaroaren 14koa, ondokoa erabaki da:

Lehena._Hasiera batez onestea Monte Plano, S.A.k sustatutako xehetasun azterlanaren dokumentua, URM-12 unitateko lurzatietan, lurrazpian aparkatzeko bigarren solairu bat egiteko.

Bigarrena._Dokumentua jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, prentsan eta iragarki oholean argitaratuta.

Hirugarrena._Erabaki hau igortzea unitateko ukitutakoei, Hirigintza Alorrera, Kontu Hartzailetzara eta Idazkaritza Orokorrera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tramite bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dizut behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2004ko azaroaren 24an._Alkatea, Maite Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0523805